
Onintze berandu hasi zen dantzan, 17 urterekin. Udaberriko ikastaroetako fruitua ez den arren, inork baino gogorrago egiten du lan tokatzen zaionean. Eta dantzan ere bai, noski! Izatez erizaina da, taldekideak zaintzeko bikaina.
Go to linkHarremanak
Koordinatzaile Ordea
Koordinatzailea
Materiala
Ezkontzak

Umetan hasi eta gero dantza utzi behar izan zuen belauneko lesio bat medio, baina dirudienez harra indartsuagoa izan zen mina baino... gaztetan berriro hasi zen dantzan eta ez dago Udaberri uzteko prest, ez horixe!
Go to link
Familiako tradizioari ihes egin ezin eta azkenean iritsi zaigu taldera Xanti dantzari fina, Nazabal dinastiaren oinordekoetako bat. Bihotza erdibitua du ordea, eta nola hala saiatzen da dantzaz gain taldeko musikari lanak egiten, ahal duenean txistua, dultzaina edo atabala joz.
Go to linkJantziak

Udaberriko ikastaro emankorren azken fruituetako bat da Miren. Belaunaldi berriarekin haize berria ekarri du taldera eta agindutako guztiak betetzen ditu ahotik irribarrea kendu gabe. Hori bai, laster batean bera hasiko da gainerakoei aginduak ematen...
Go to link
Hona hemen Olaia, Iruratik Udaberrira iritsitako dantzari finetako bat. Txikitatik egin du dantzan eta ez dirudi uzteko asmorik duenik. Orain ingeniaritza ikasketak egiten dabil serio demonio, baina Udaberriko entsaioak eta lanak baztertu gabe.
Go to linkDiruzaintza eta legedia

Igarondo igerilekuko squash pista hotzetan ikasi zuen dantzan, hantxe zaildu zituen oinak eta gaur egun oraindik aise astintzen ditu edonon eta edonoiz. Enpresaritza ikasketak amaitu dituelarik, ez da harritzekoa taldeko diru kontuen arduraduna izatea. Pagarik emango ote digu?
Go to link
Dantzari fin hau ere txikitatik dabil Udaberrin eta hain berea duen irribarrearekin pasatzen ditu entsaio, bilera eta lanordu guztiak. Musika irakaslea izaki, tarteka animatzen da instrumenturen bat hartzera baina Udaberrin dantza du lehentasun bakar eta nagusi. Hala segi dezala!
Go to linkikastaroak

Irudia eta bideoa
AHH (Artxiboa Hedapena eta Historia)

Bigarren Sarasolatarrak urteak daramatza dagoeneko dantzan, ahizparen itzalean hasi baitzen. Gasteizen ikasten dabilen arren ahal duen guztietan itzultzen da Tolosara, astean zehar pilatutako lanak egunean jartzera!
Go to linkGarbiketa

Nazabal dinastiaren bigarren oinordekoa da Miren, urte luzez taldeko ikastaroetan ibili ondoren belaunaldi berriarekin taldean sartu dena. Odolean darama dantza eta nabari zaio, baina lanerako fundamentua ere badauka eta jakingo dugu bai, hori aprobetxatzen!
Go to linkMusika saila

Familiatik datorkio Udaberrirekiko lotura Iñigori. Betidanik izan du musikarako trebetasuna eta oso gustuko du tresna berriekin probak egitea eta esperimentatzea. Taldera iritsi zenetik erakutsi zuen fundamentuak musikarien arduradun kargua hartzera eraman du ezinbestean.
Go to link
Fanfarre eraberrituko fitxajeetako bat da Iñigo. Klarinetea bezain ongi daki adarra jotzen eta taldean gatza eta piperra jartzeko Argiñano bikaina da zalantzarik gabe.
Go to link
Taldeko soinujolea da Irati, kide beteranoetako bat. 14 urterekin taldean sartu zenetik beti egin izan ditu musikarien eta dantzarien arteko zubi lanak. Itzultzailea ofizioz, bere idazle gaitasunak ongi aprobetxatzen ditugu Arin-arin aldizkarian eta gainerako ohar mota guztietan!
Go to link
Odri fanfarreko tronpeta jolea da. Ez zekien ondo non sartzera zijoan Udaberrira deitu ziotenean... Taldean sartu zenetik lanean jarri dugu jo eta ke, eskerrak umorez hartzen duen!
Go to link
16 urterekin Amarotz Errepublika Independentetik Tolosako Udaberrira etorri zenez geroztik lanean aritu da gelditu gabe, isilik, txingurrien modura. Mantenimenduko langilea da berez eta edozertarako jotzen dugu beregana, dantzan bezain abila baita lan guztietan!
Go to link
Mutil faltak eragindako erreklutamenduaren emaitzetako bat da Azko. Bidaia bat zela medio engainatu eta akabo, Udaberriren sareetan erori da. Hemendik aurrera dantzan ikasi beharko du eta beste makina bat lan egitea ere tokatuko zaio!
Go to link
Berastegiko morroskoa 13 urte ingururekin etorri zitzaigun Udaberrira mendi aldetik. Urte eta zentimetro batzuk gehiagorekin, dantzaz gain bestelako lanak ere egiten ditu taldean gainerakoen pare, eta tarteka txistua jotzea ere tokatu izan zaio!
Go to link
Irurako harribitxia da Xabi gaztea. Txikitatik dabil dantzan eta entsaioetarako duen diziplina bera mantentzen du taldeko gainerako lanetan ere. Fundamentuzko mutila, ingurukoak "dantzan" jartzeak ez dio beldurrik ematen!
Go to link
Erreklutamendu kanpainan bidaiaren karameluarekin engainatu genuen, baina aspaldi zebilen bera taldean sartzeko denbora atera nahian. Eta ez da lan erraza, izan ere saskibaloi jokalaria, bertsolaria, zuzenbide ikaslea eta oro har saltsa guztietako perrexila da!
Go to link
Pailazoa ofizioz eta afizioz, gainerakoei barre eragitea da bere eguneroko zaletasuna. Aktore gisa ere aritzen da eta saltsa guztietan sartzea gustatzen zaio. Langile fina, dantzan dabil 12 urte zituenetik eta beste askoan jarraitzeko asmoa du.
Go to link
Taldeko fitxaketarik berrienetakoa dugu Idoia. Gogoz ekin dio dantzari eta baita lanari ere, ongi jakinik taldean sartzeak alde bietarako konpromisoa dakarrela. Orain Gasteizen dabil ikasketak egiten, baina ahal duenero etortzen da entsaioetara eta hori bai, ez du afari batera ere huts egiten!
Go to link
Maitane dantzari berantiarra da, 16 urterekin hasi zen zaletasunak erakarrita. Geroztik fin aritu da dantzan zein lanean, eta baita parrandan ere. Erizaina da izatez, beraz bere ondoan egonik ondo zainduta gaude ziur!
Go to link
Ume-umetatik dabil dantzan Itzea, Udaberriren harrobiko altxorretako bat da zalantzarik gabe. Taldetik kanpo kazetari lanetan ibiltzen da eta beraz, bere luma zorrotza aprobetxatzen dugu besteak beste Arin-arin aldizkaria egiteko.
Go to link
Aitorrek urte pare bat zeramatzan dantza ikasten bidaia baten amuarekin taldera ekarri genuenean. Beste hainbat taldekidek bezala kanpoan ikasten du, baina itzuleran gogo biziz etortzen da entsaioetara eta lana ere jarri diogu, nola ez!
Go to link
Irati txikitatik ibili da Udaberriko ikastaroetan eta urtetako lanaren ondoren lortu du helduen taldera iristea. Orain bere dantzarako dohainak erakusteaz gain lanerako prestutasuna ere izan beharko du. Musikarako abilezia ere baduenez, inoiz ikusiko ote dugu soinua jotzen?
Go to link
Taldeko txistularietako bat da Josu, umetatik jotzen duen arren 16 urterekin hasi zen taldean. Serioa eta isila izan arren ez du oztoporik lanen bat agintzen zaionean eta beti erakusten du gauza berriak ikasteko gogoa. Ez da gutxi!
Go to link
Fanfarre eraberrituko tanborreroa da Josu, mutil alaia eta langilea arreba bezalaxe. Zarata ateratzea gustuko duen arren edozein lanetarako egokia da eta laster baino lehen ikasi du Udaberrin badagoela denentzat nahikoa lan!
Go to link
Urteak eskean pasa eta gero azkenean lortu zuen modu batera edo bestera taldean sartzea. Beretzako definiziorik egokiena musikaria dela esatea da, makina bat instrumentu jotzen ditu eta. Jarriko balitz, edozeri aterako lioke musika, egoskorkeria hutsez bada ere.
Go to link
Taldeko tanborrero ofiziala dugu Telle. Udaberriko parranda sonatuak zirela eta hurbildu zitzaigun lehenbizi, baina pixkanaka taldeko giroan eta egin beharreko lanean murgiltzen joan da gainerakoekin batera. Kazetari fina, Arin-arin aldizkariko erredaktoreetako bat da noski
Go to link