top of page

ezagutu ezazu hobeto...

Kaixo, Eneko Hartsuaga naiz eta 20 urte ditut. Tolosan ikasten dut erizain laguntzailea izateko eta taldeko musikaria naiz. Musika gustatzen zait eta herriz herri jotzea ere bai.

Eneko Hartsuaga

Noiz sartu zinen Udaberrin? Nolakoa izan zen hasiera?

Udaberri dantza taldean ofizialki 2010 urtearen bukaeran sartu nintzen. Pare bat urte lehenago deitu zidaten Areson emanaldi batean jotzeko. Hasiera ona eduki nuen aurretik taldeko jendea ezagutzen nuelako.

Udan Portugalen izan zarete, kontatu bidaian gertatutako anekdotaren bat.

Bai Portugalen izan gara taldekoak. Egun politak pasa ditugu eta anekdotaren bat kontatzekotan... Portugaleko azken egunak, Manta Rotan (Algarve) pasa genituen. Herri txiki bat da aparkaleku erraldoi batekin eta aparkaleku horretan diskoteka erraldoi bat. Azken egunean taldekide bati despedida egin genion, urte osorako Argentinara joan delako eta eguna “el conquistador del fin del mundoko” probak egiten pasa genuen. Hori bukatu zenean, gauean ohera joateko gogorik ez eta hiru lagun geratu ginen aparkalekuko mahai batean edanean. Halako batean bertako bi gazte etorri zitzaizkigun diskotekatik aterata pasa-pasa eginda. Nonbait hondartzan ikusi gintuzten goizean probak egiten eta neska guapak ikusi zituztela eta hau esaten zuten "¡¡¡¡yo quiero follar!!!!" Autobusa ere kolpatu zuen. Gero edan egin nahi zutela eta azkenean vodka botila batekin utzi genituen eta alde egin genuen.

Txoritxo batek esan digu zure gela instrumentuz beteta dagoela, ez omen da erraza oinez ibiltzea ere. Zenbat jotzen dituzu? Instrumentu berriren bat jotzekotan zein joko zenuke?

Bai, egia esan nire gela instrumentuz beteta dago. Azkeneko erronka etxean tuba sartzea izan zen, hasieran amak ez zidan uzten eta azkenean konbentzitu nuen. Gauza asko jotzen ditut baina bat bakarra ere ez ondo!!!!! jJajajaj!!! Hor doa zerrenda: oboea, dultzaina, tuba, saxofoia, atabala eta bateria. Beste instrumentu batekin hasiko banintz txistua izango litzateke.

Egia al da Inauterietako txarangen kantak segituan antzematen dituzula? Nola egiten duzu?

Bai, egia esan beti eduki izan dut txarangetako afizioa eta betidanik entzun izan dut Inauterietako musika. Hortik datorkit.

Zein da euskal dantzako doinuetatik gehien gustatzen zaizuna?

Gehien gustatzen zaidana Otsagabiako dantzetako paseoa da.

Musikan murgilduta egoteaz gain dantzari gisa ere ibiltzen omen zara. Egia al da zure ametsetako bat dela Kaxarranka gainean behar bezala dantza egitea?

Parrandatan egiten dudan gauza bat da, zerbeza batzuk hartu ondoren jajajaja. Baina kaxarranka gainera igoko banintz ez dut uste azpikoek eutsiko ninduketenik jejejeje.

  • Wix Facebook page
  • c-flickr
  • c-vimeo
  • c-tbird

bottom of page