ezagutu ezazu hobeto...

Oinatz Martinez
Iepa! Oinatz Martinez naiz, tolosarra eta 27 urte ditut. Duela urte batzuetatik 28 Kanalean lanean nabil kameralari, elkarrizketatzaile edota aurkezle modura eta egia esan arraroa egiten zait galderak erantzutea, normalean egiten dituena ni bainaiz. Denbora librean, bidaiatzea, mendia, hondartza, musika entzutea, lagunekin egotea, argazkigintza eta patinetan ibiltzea oso gustuko ditut. Tolosaldeko Irristaka taldeko kidea ere banaiz. Hori guztia egiteko denbora nondik ateratzen dudan neronek ere ez dakit, baina, esaldiak esaten duen bezala, "gustuko tokian aldaparik ez"!
Soy un párrafo. Haz clic aquí para agregar tu propio texto y edítame. Soy un lugar ideal para que cuentes una historia y permitas que tus usuarios conozcan un poco más sobre ti.
Nire lehen kontaktua Udaberrirekin aspalditik dator, izan ere, txikitan hasi bainintzen ikastaroak jasotzen. Baina dantzarako zaletasuna odolean dakarkit izan ere gurasoak, osaba-izebak eta aitona, Udaberri eta Arkaitz dantza taldeko dantzariak eta txistularia izandakoak baitira. Hasierako garaietan dantza, jolasa bezala hartzen nuen, ikastolako gelakide eta lagunak bertan baigeunden. Baina denborarekin gehienak uzten joan ziren, taldean, Aritz eta ni gelditu ginelarik. Azkenean nik ere Euskal dantzak uztea erabaki nuen.
Noiz hasi zen zure harremana Udaberri dantza taldearekin?
Nire lehen kontaktua Udaberrirekin aspalditik dator, izan ere, txikitan hasi bainintzen ikastaroak jasotzen. Baina dantzarako zaletasuna odolean dakart izan ere gurasoak, osaba-izebak eta aitona, Udaberri eta Arkaitz dantza taldeetako dantzariak eta txistularia izandakoak baitira. Hasierako garaietan jolasa bezala hartzen nuen dantza, ikastolako gelakide eta lagunak elkarrekin aritzen ginelako. Baina denborarekin gehienak uzten joan ziren, taldean, Aritz eta ni bakarrik gelditu ginelarik. Azkenean nik ere Euskal dantzak uztea erabaki nuen.
Etenaldi luze horren ondoren, nolatan itzuli zinen berriro, entseguetako sufrimendura?
Duela pare bat urte itzuli naiz taldera eta ez naiz damutu. Euskal dantzen mundua oso gustoko dut eta urte hauetan guztietan Udaberri zergatik utzi nuen askotan galdetu izan diot nire buruari. Pentsatzen jartzen nintzen bakoitzean, izugarrizko pena sentitzen nuen. Duela bi urte hasi beharrean, lehenago hasteko aukera edo iniziatiba eduki izan banu, gustura hasiko nintzen baina ez zen hala suertatu. Esan daiteke, taldeko Nazabal anai-arreben osabaren bultzadarekin entsegu batzuk egin ostean, taldean sartzeko gonbita nahiko azkar iritsi zitzaidala.
Hori horrela baldin bada, sufrimendutik bezainbeste izango du, talde honek, gozamenetik, ezta?
Dudarik ez dago! Egia da entseguak gogorrak direla eta denbora asko eskaini behar zaiola taldeari, bai entseguetan eta entseguetatik kanpo, baina beste aurpegia ere badu txanponak eta dena ez da sufrimendua, gozamen handia baizik!
Taldeko helduenetakoa, baina, era berean, hasiberrienetakoa. Kontraesan horretan, nola moldatzen zara?
Hala da. Taldean ni baino zaharragoak diren beste bi bakarrik daude eta nire atzetik beste hainbeste sartu dira. Esan, txikitan irakatsi eta ikasitakoa nahiko ondo errotuta dagoela eta zentzu batean zerotik ez naizela hasi. Eta eskerrak, bestela ez dakit taldean egongo ote nintzatekeen!
Helduen taldean sartu zinenean, zerk eman zizun arreta gehien?
Arreta gehien taldeko giroak, elkarren arteko konfidantzak eta dantzaz gain egiten den lan guztiak eman zidan. Kanpotik askotan entzuten da "zein ondo bizi zareten, dantza egin eta beti afariak egiten eta parrandan zabiltzate". Hori kanpotik ikusten dena da, eta garai batean aitortu beharra dut nik ere hori ikusten nuela. Baina taldean sartzeak ikuspegi hori zeharo aldatu zidan. Aitortu beharra dut, beldur pixka bat ere ematen zidala taldean sartzeak, ez bainekien nola hartuko ninduten baina lehenengo momentutik erabat irekiak izan dira nirekin eta jadanik txikitako lagunak izango balira bezala ikusten ditut.
Sekta deitzen digute. Hala al gara?
Bai! UdaSesta! Eta harro nago bertako kide izateaz! (jajaja)
Galdera behartua dirudi eta, beraz, hor doa: plaza kuttun edo amesturik? Eta dantzarik?
Soy un párrafo. Haz clic aquí para agregar tu propio texto y edítame. Soy un lugar ideal para que cuentes una historia y permitas que tus usuarios conozcan un poco más sobre ti.
Galdera behartua eta erantzun errepikatua! San Joan bezperak xarma berezi bat duela esango nuke, bai tolosar bezala, eta baita dantzari bezala ere. Momentu berezia, herriko jaiak, kanpai hotsak, sua, ehunka begi zuri begira... Magiaz beteriko momentua da. Dantzetan berriz batzuetan besteetan baino hobeto moldatzen naiz, bai doinu alaiagoengatik edota gorputza erosoago mugitzen dudalako, baina fandango eta arin-arin doinuak entzun eta geldirik mantentzea oso zaila egiten zaidala onartu behar dut.
Eta hau ere, ezinbestekoa: zer eman dizu talde honek? Kendu ere egiten du?
Gauza asko eman dizkit Udaberrik. Jende berria eta lehendik ezagutzen nituenak gertuagotik eta hobeto ezagutzeko aukera, dantza berriak ikasi eta harremanak sendotu ahal izatea... Kendu aldiz, denbora besterik ez. Baina emandakoa da balantza batean jarriz gero, pisu gehiago duena inongo zalantzarik gabe.
Urteotan bizi izandako anekdotaren bat bereziki azpimarratuko al zenuke?
Soy un párrafo. Haz clic aquí para agregar tu propio texto y edítame. Soy un lugar ideal para que cuentes una historia y permitas que tus usuarios conozcan un poco m ás sobre ti.
Soy un párrafo. Haz clic aquí para agregar tu propio texto y edítame. Soy un lugar ideal para que cuentes una historia y permitas que tus usuarios conozcan un poco más sobre ti.
Anekdotez gogoratzeko oso txarra naiz baina pasatako Tolosako Dantzari Txiki egunean euria egin zuen goizean eta beste asko bezala alpargata txuriak jantzita atera nintzen kalera. Goiz-goizetik egun guztian zehar hanka bustiekin ibili eta gero, alpargatak labean sartzeko ideia izan nuen eta gaueko Erromerira nire alpargata txuri "gratinatuekin" baina oinak lehor-lehor joan nintzen.
Zein etorkizun ikusten diozu taldeari, datozen urteetarako?
Etorkizun oparoa ikusten diot. Nahiz eta batzuk taldeko zaharrenetarikoak izan, gazte asko indar eta ilusio handiz datozela ikusten da eta hori poztekoa da. Harrobia sendotu eta mimatu beharra dago guk hainbeste bizi eta sentitzen dugun tradizio eta sentimentu honek, urte luzez iraun dezan.