ezagutu ezazu hobeto...

Juan Urretavizcaya
Beti gustatu izan zait dantza egitea. Txikitan 2 urtez Udaberrin ibili nintzen, baina gero eskola kirolak ere egin nahi nituenez, dantza uztea erabaki nuen. Erabaki diot, baina gaur egun pentsatzen jarriz gero mareak bultzata erabaki nuela uste dut, futbola, saskibaloia, eskubaloia... ez baitira inoiz nire debozio izan. Dantza nesken kontua zela ere izango nuen ziur aski buruan. Kiroletan hainbat urtez "aritu" ostean, dena utzi eta "fofiezsano" bihurtu nintzen. Medikuak kirolen bat egiten hasi behar nuela esan zidanean erabaki nuen berriro dantzan hastea. Aritzek udaberrin izena emateko askotan insistitu ondoren, halaxe egin nuen, lotsaz eta beldurrez hasi nintzen, baina horri aurre egin eta nire debozioa aurkitu nuen; dantza.
Zergatik eta nolatan hasi zinen dantzan? Zerk edo nork bultzatuta?
16 urte inguru zenituela Udaberri uzteko erabakia hartu zenuen... Zergatik?
Vallejokin 5 hilabetez aritu ostean egia da dantza utzi nuela berriz. Vallejoren disziplina oso gogorra egiten zitzaidan, eta horrez gain, nire errendimendu akademikoak ere okerrera egin zuen eta amak alpargatak denbora batez alde batean uzteko gonbita egin zidan. Nik ere ez nuen protesta askorik egin, hilabete baineraman Otsagabiako makilekin pistina zarretako zutabeetan pausoa ikasi nahian. Beraz, gehiegizko disziplina eta gonbitaren arteko cocktail bat izan zen dantza uztearen arrazoia.
Hala ere hilabete batzuren bueltan berriro taldean hastea erabaki zenuen.
Martxoko larunbat bat zen. Udaberriko taldekide guztiak ikusi nituen Orbelan arratsaldeko 20:00etan oso girotuta, Erromeria eguna zen. Orduantxe konturatu nintzen nik ere han egon nahi nuela, horixe zela nire lekua. Bueno, beste faktore batek ere lagundu zuen: nota txukunxeagoak ateratzen hasi nintzen eta amak ordurako baimena emana zidan.
Udaberriko ensaioez gain txapelketako fandango eta arin-arin entseguak ere egiten dituzu. Nola ikusten duzu zeure burua? Zein erronka duzu?
Bai, joaten gara entseguetara bai, zertarako sartu ote naizen ere askotan galdetzen diot neure buruari jajaja! Gustora joaten naiz egia esan, eta nahiko "matxaka" naizenez, ederki datozkit izerdi pixka bat botatzeko. Hala ere neure burua txiki-txiki ikusten dut Xabi eta Idoiaren ondoan, eskerrak Mirenekin aritzen naizela eta barre egiten diogula geure buruari. Erronkei dagokienean, ez daukat txapelketetara joateko asmorik; nire helburu bakarra zango-sagarrak gogor-gogor mantetzea da, nabaritu dadila dantzariak garela!
Oholtzaren gainean pertsona serioa ematen duzu baina jendeari irribarrea ateratzeko edo erokeriak egiteko ere abilezia berezia duzu...
Ondo esan duzu, ematen dut, baina ez naiz. Jende askok esan ohi dit serio itxura dudala, baina ezagutzen nauten arte da hori. Txoro-haizeak ematen didanean ez dago atzera bueltarik. Oso gustoko dut jendeari irribarrea ateratzea, batzuetan badut "pailasito" konplejua, baina gehienetan gustatu egiten zait eta hala izan dadila urte askotan.
Zer ematen dizu Udaberrik? Eta zuk zer eskaintzen diozu?
Erantzun tipikoa den arren lagun kuadrilla ederra da niretzat Udaberri; lehen aipatu bezala izerditzeko txokoa ere baden arren, txapel eta zapietatik haratago doan taldea baikara.
Nik taldeari berriz ahal dudan guztia eskaintzen diot, ordu, irribarre eta aje asko, azken hori gehienbat, gure sektako kide izateko derrigorrezko baita juergista sena izatea.