ezagutu ezazu hobeto...

Aitor Jauregi naiz, "Koxkor” lagunentzat eta lagunak ez direnentzat ere jajaja. Amarotzekoa naiz, 30 urte ditut eta mantenimendu lanak ikasi ditut. Lanak tartetxo bat uzten didanean kirola egitea da nire hobby-a, korri, bizikleta, mendia, patinak…
Aitor Jauregi
Noiz sartu zinen Udaberrin? Nolakoa izan zen hasiera?
2002 urtean asi nintzen, nahiz eta lehendik amarotzeko dantza taldean dantzan aritzen nintzen.
Taldean harrera oso ona egin zidaten hasiera-hasieratik.
Taldeko beteranoetako bat izanik, nolako garapena ikusi diozu taldeari?
Dantzatzen hasi nintzenean talde indartsu batekin topo egin nuen, baina denbora gutxiren buruan taldekide pila batek utzi zuten dantza eta beste asko joan egin ziren. Urte gogor batzuk pasa ondoren taldea pixkanaka-pixkanaka indartzen joan da eta gaur egun oso indartsu dago berriro.
Bide horretan jarraituz, zein etorkizun ikusten diozu Udaberriri?
Azken urteetako giroa eta indarra ikusita, urte onak ikusten dizkiot aurretik taldeari.
Zerk bultzatu zaitu horrenbeste urteetan dantzan jarraitzeak?
Dantza taldean egon den giro onak eta dantza berriak ikasteko ilusioak.
Urte hauetan guztietan zehar, zer eman eta zer kendu dizu Udaberrik?
Kendu, denbora, baina aldi berean oso harro nago denbora horrek eman dizkidan momentu on guztiez.
Denbora honetan guztian makina bat bidai egingo zenituen taldearekin. Nolakoa da bidaietako bizikidetza hori?
Oso erraza, oso giro ona sortzen da taldekideon artean.
Bidaia bat aukeratu beharko bazenu, zein izango litzateke? Zergatik?
Denak, bakoitzak bere momentuak eta xelebrekeria pila izan ditu. Baina Hungariako bidaian taldeak pauso haundi bat eman zuen eta horregatik aukeratuko nuke bidaia hura.
Amaitzeko, txoko honetan ezinbesteko bihurtu den galdera, kontaiguzu Udaberrirekin izan duzun anekdotaren bat.
Anekdota mordo bat izan ditut, baina ez zait ahaztuko lehenengo ezkontzan elizara gerturatu ginenean eta nik nire jantzia zabaldu nuenean gipuzkoako trajeari media kalatuak falta zitzaizkiola, eta horien ordez artilezko galtzerdiak jantzi behar izan nituela.