ezagutu ezazu hobeto...

Maitane Sarasola naiz, “Matxar” umetatik ezagutzen nauten lagun askorentzat. Aldaba Txikikoa naiz, 26 urte ditut eta erizain gisa aritzen naiz lanean Tolosako Asuncion klinikan.
Maitane Sarasola
Nondik datorkizu dantzarako zaletasuna?
Egia esan, familian gertuko inork ez du dantzarako zaletasunik izan nik baino lehen (geroago ahizpa ere hasi baitzen). Lagun asko ordea Udaberriko ikastaroetan ibiltzen ziren eta beraiekin sortu zitzaidan dantzarako zaletasun hori.
Gogoan al duzu Udaberrin nola hasi zinen?
Lotsati fama izan arren, ezagutzen zaitugunok badakigu nolakoak diren zure umore kolpeak…
Nerabezaroan hasi zitzaidan dantzarako zaletasuna pizten, kuadrilako lagunok herriko jaietan ateratzen hasi ginenean. Izan ere, kuadrilako gehienek zekiten euskal dantzak dantzatzen eta parrandetan fandango eta arin-arina dantzatzen ikusten nituenean izugarrizko inbidia pasatzen nuen. Gutxi gorabehera 14 urte izango nituen eta garai horretan kuadrilako bat baino gehiago Udaberrin ibiltzen zen. Beraiek animatuta Udaberriko haurren ikastaroetan apuntatu nintzen, baina, alde handiarekin ikastaroetako zaharrena nintzenez (beraien irakaslea ematen nuen! Jijji!) Vallejok hartu ninduen bakarka ensaiatzeko eta hilabete batzuk geroago sartu nintzen taldean.
Bai, egia esan, parrandara joatean lotsak etxean uzten nituen!
Parrandarako ere lotsa gutxi eduki izan duzu ezta?
Lotsati xamarra naiz, baina, behin konfiantza hartzean, gustukoa dut umorea erabiltzea. Afari eta bestelakoetan nahiko ohikoak izaten dira nire hitz-joku eta txiste txarrak! Baina esan beharra daukat azken aldian taldean sartu diren batzuek konpetentzia handia egiten didatela arlo honetan! Jajjaja!
Galdera hori nire amari egin behar! Makina bat aldiz etorri da nire bila Udaberriko parranden ondoren.
Aldaba-txikikoa eta parrandazalea, konbinazio konplikatu xamarra agian?
Hainbat urtez nagusi izan den belaunaldi batetik taldea utzi duen lehena izan zara. Erabaki zaila izan da?
Taldearekin ez duzu erabat eten ordea, afari eta planetara etortzeko konpromisoa hartu duzu…
Bai, asko kostatu zait erabakia hartzea, baina, nire lanak ez didanez plan asko aurrez antolatzen uzten, azken aldian ez dut emanaldi eta bidai askotara joateko aukerarik izan. Honez gain, azken urteotan taldekide berri dezente sartu dira taldean eta dagoen harrobia ikusirik momentu ona iruditu zait taldea uzteko, esku onetan geratzen baita.
Jajjajja! Nahiz eta taldea utzi, ez dut taldekideekin daukadan harremana galdu nahi. Eta horretarako zer hoberik afarietara joaten jarraitzea baino?
Lehen esan bezala, azken urteotan taldekide kopurua handitzen ari dela ikusita, datozen urte hauetarako ziurtatuta ikusten dut taldearen etorkizuna.
Eta taldearen etorkizunaz ze iritzi duzu?
Gauza askoz gehiago eman dizkit kendu dizkidanak baino. Urte guzti hauetako ibilbideak, euskal dantza ugari ikasteko aukeraz gain, esperientzia berriak bizitzeko eta lagun asko egiteko aukera eman dit. Kendu berriz, denbora bakarrik.
Itxitako zikloak ematen duen ikuspegitik, zer eman eta kendu dizu Udaberrik?
Bukatzeko, ezinbesteko eskaera. Aukeratu ezazu anekdota bat bizitako guztien artetik.
Ba gogoan dudan anekdotetako bat taldekideak Askizura asteburu pasa joan ginenekoa da. Aterpetxea Getariatik gora joanda dagoen auzo batean dago eta bidea ezagutzen ez genuenez eta ordurako ilunduta zegoenez, bide zuzenetik joan beharrean aldapa handiko eta zuloz beteriko pista batean sartu ginen. Aterpetxera iritsi baino 50 metro lehenago kotxea kalatu zitzaidan eta patinatu egiten zuenez ezin nuen kotxea bertatik mugitu. Taldekide gehienak dagoeneko aterpetxean zeudenez kotxea bultzatzeko eskatu genien eta azkenean lortu genuen kotxea aterpetxeraino iristea.