ezagutu ezazu hobeto...

Kaixo kaixoooo! Ni Olaia Etxeberria naiz, 21 urte ditut eta Irurakoa naiz. Antolakuntza ingenieritza karreran buru-belarri nabil duela hiru urtez geroztik, eta gaur egun harremanetako arduradura naiz Udaberrin, nire lagun Itsasorekin batera. Betidatik gustatu izan zait dantza egitea, eta baita jende artean saltsa jartzen ibiltzea ere. Horren irtenbidea zein? Udaberri. Beraz, dantza gustuko baduzu eta saltsa guztietako perrexila sentitzen bazara…. Nik, Olaiak, Udaberri gomendatzen dizut, bai, UDABERRI RRI RRI RRI jajajaj
Olaia Etxeberria
Nolatan hasi zinen Udaberrin?
Pentsatzen hasita….. Nagoreri eman beharko nizkioke eskerrak. Ni Irurako dantza taldean hasi nintzen, Marimi eta bere ipurdi dantzarekin; Gloria eta bere "eskuak ondo jarri fandango eta arin arinean" …. Eta gero Nagore etorri zen. Banekien Tolosan zebilela dantzan, eta nik zer edo zer gehiago nahi nuen, beraz, Aritzen ikastaroetara joaten hasi ginen Irurako sei bat gazte; eta jarraituz, jarraituz, jarraituz… Hainbat barre eta urduritasunen ostean. azkenean Udaberriko taldekide izendatu ninduten, jajaja. Bai, udaberritar bat gehiago nintzen 13 urterekin .
Iruratik Tolosara dantzara erbesteraturiko bakarra ez zara zu; taldean badituzu beste bi herrikide. Zer ote du Tolosak hain erakargarri?
Egia da Udaberri Dantza taldetik hainbat eta hainbat Irurar pasa direla eta oraintxe bertan Amaia, Xabi eta ni gara Irurako Udaberriko taldekideak. Zer ote duen? Nik uste dut guztion arrazoi nagusia dantzarekin bizitzen jarraitzea izan dela, izan ere, Iruran, esaterako, 12 urterekin ia gazte gehienek dantza utzi egiten dute. Benetan horri heldu nahi izan diogunok irteeren bila hasi behar izan genuen, beraz, zergatik ez Udaberri? Jende gaztea, jende bidaiaria eta jende benetan handia egonda? Bi aldiz pentsatu gabe, Tolosara.
Dantzarako grinaz gain, baduzu taldean beste grina edo lotura bat ere. Udaberri bikote agentzia ofiziala al da?
Ezagutu ezazu atalean prensa arroseko galderak? Jajajaj. Goazen ba. Udaberri dantza taldean, egia esan, dantzarako grinaz aparte ba… taldekide bikainak ditut. Lokal eder bat ere badugula esan daiteke, eta egiten ditugun bidaiak ere badira nahikoa lotura… jajaj. Eta, bai, oraindik Argentinan galduta dabilen mutil tolosar bat ere badudala esan daiteke, hala esaten dute behintzat jajaj. Egia da, bai, Udaberritik bikote ugari atera direla, eta zeinek esan behar zidan niri ni horietako bat izango nintzenik? Nik uste dut elkarrekin pasatzen dugun denboraren ondoren zerbait gertatzea ez dela hain zaila. Beraz… zein izango ote dugu hurrengo bikotea?
Uda da dantzarien garairik oparoena. Zein plaza edo oholtza duzu gustukoen, oraingoz ezagutu dituzunen artean?
Pentsatzen jarriz gero, agian Belgikako bidaian, gure lehen bidaian, Leidor moduko areto batean egin genuenekoa esango nuke. Nik ederki pasa nuen bertan, oso oroitzapen onak ditut oholtza hartan beste dantza taldeetakoekin. Despistatu samarra naiz izenen kontuekin, eta momentu honetan ez dut gogoan nola zuen izena dantza egin genuen herriak, baina Belgikan zegoen, ideia orokor bat egiteko nahikoa da.
Eta, oraindik sekula dantzatu ez duzun nonbait gustura dantza egingo zenuke?
Egia esan, ez dut leku bereziren batean dantza egteko gogorik, baina ez litzateke gaizki egongo Donostia bezalako hiri batean dantza egitea, Konstituzio plazan esaterako.
Abuztuan beste bidaia luze bat egingo du taldeak eta, diotenez, zure ateraldiekin bidaiako egunerokoa bete daiteke. Non bilatzen duzu inspirazioa?
Jajajajajaj espero nuen bai modu honetako galderaren bat. Beno, ez dakizuenontzat, Hungariara joan ginen bidaian agenda moduko bat eraman nuen gure eguneroko ateraldi eta kontuak idatz genitzan. Agenda hartan nire ateraldi ugari daude. Ateraldiak esaten dudanean zera esan nahi dut, mmm… Nik uste dut gauzak gaizki esateko erraztasuna dudala. Gauzak diren bezala esan beharrean, nik ez dakit zergatik, alderantziz ateratzen zaizkit. Adibidez, pan bimbo esan beharrean pan bambi modukoak esaten ditut. Eta inspirazioa nondik? Nire despistetik dela esan genezake.
Orain serio jarrita, zer ikasi duzu Udaberrin?
Zer ikasi dudan? Amaitu ezin daitekeen zerrenda luze eta positibo bat, oso-oso positiboa, gainera. Lehenik eta behin parranda onak egiten; orain arte Ezagutu ezazu atalean atera direnek esan duten moduan, lehen parranda Udaberrirekin, nola ez! Bestalde, taldean lana egiten ikasteko aukera eman dit, izan ere, kide bakoitzak bere kargua du taldean, eta beharrezkoa da gauzak ondo eramatea ( nahiz eta beti ezin den jeje ). Beraz, denon artean lan egitea ezinbestekoa da. Kultura arloan ere aberatsagoa izatera bultzatu nau eta, nire ustez, gehien eman didana taldekideen laguntasuna izan da. AUPA EKIPOOOOO!!
Oraindik ere taldean jarraitzeko asmoa duzu?
Bai bai eta bai. Oraindik nire taldekideek denbora luzez eduki beharko naute taldean gainera. Bestela zeinek emango du Tolosako eta inguruetako ezkontzen ardura? Jajajaj Taldea indarrean dago eta indarra ematen jarraitu behar dugu al dugun neurrian.
Belaunaldi asko eta jende desberdina, ordu mordoa elkarrekin igaroz. Haserrerako gako guztiak hor daudela dirudi, baina kontrakoa gertatzen da taldean. Zergatik?
Horrek erantzun erraza du, haserre guztiak etxean uzten ditugulako edota Vallejoren entsegu gogor eta izerditsuetan botatzen ditugulako, horrela berriz ere energia positiboa hartuz. Egia esan, Udaberrin gaudenok Udaberrin egon nahi dugulako gaude, ez dago inor beharturik taldean, beraz, oso zaila da haserrealdiak egotea. Gustura zauden lekuan haserrerik ez, hori da gure taldearen gakoa.
Bukatzeko, galdera behartua: hamaika eta bat anekdotaren artean, Udaberrin bizi izan duzun bat azpimarratuko zenuke?
Bufff…. Anekdota ugari izan ditut bidaietan, adibidez. Monakon autobusetik jaitsi nintzenekoa… Hortzak garbitzen hasi eta burua makurtu nuenean, ura edateko, jaboia burura erori zitzaidan
sensoreduna zelako. Edo Bermeoko emanaldira bidean ginela alpargatak ahaztu eta nire aitak Villabonara niri alpargatak ekartzera etorri behar izan zuenekoa. Anekdota ugari ditut Udaberrin, eta oraindik anekdota gehiago izateko esperantzaz naiz.
Mila esker denoi, Udaberritar guztioi eta ez ahaztu, AUPA UDABERRI RRI RRI RRI ETA AUPA EKIPO eta nola ez...
AUPA IRURA TA GORA SANIMIEL!