top of page

ezagutu ezazu hobeto...

Aitor Azkolain

Iepe!! Aitor Azkolain naiz, “Azko” ia denentzat, eta Ibarran bizi den 19 urtetako latinoa naiz jajajaj Bai, hala da, Latinoamerikan jaiotakoa naiz, Santo Domingoko irlan hain zuzen ere. Ingeniaritza elektronikoa ari naiz ikasten Donostiako eskola politeknikoan eta denbora librea dudanean asko gustatzen zait gitarra jotzea, parranda egitea eta lagunekin elkartzea.

Futbola utzi eta dantzara, ez zuten askok egingo bide hori. Nolatan hartu zenuen erabakia?

Futbolak dantzak baino denbora gehiago kentzen zidan eta egin esan behar badut, dantzak, kentzen didana baino gehiago ematen dit, futbolak, berriz, ez horrenbeste. Egia da faltan botatzen dudala futbolean aritzea, baina oso gustura nabil Udaberrin, dantza talde bat baino gehiago baita, bigarren familia moduko bat dela esango nuke.

Bidaia baterako gonbidapenak erakarri zintuen Udaberrira. Nolakoa izan zen hasiera eta bidaia?

Hasieran kosta zitzaidan taldean integratzea, ez bainaiz oso irekia. Baina taldekideak asko lagundu ninduten integratzen, izan ere, oso irekiak dira. Hungariarako bidaia izan zen lehenengoa, eta bertatik oroitzapen onak besterik ez nituen ekarri. Oso erraza da talde honetan sartzea, giro oso ona baitago!

Bidaiaren ondoren zalantzarik izan zenuen taldean jarraitzeko?

Ez oso handiak. Hasieran, denbora gutxi nuela ikusten nuen eta besteen erritmora ailegatzeko banekien taldekideak baina ordu gehiago igaro beharko nituela dantzan. Gainera, nire hankak ez ziren erraz ohitu dantza entseguetara, izugarrizko agujetak izaten bainituen entsegu ondorengo egunetan. Baina denborak aurrera egin ahala, dantzako entseguetara ohitzen hasi nintzen eta nolabait ere hobetzen, gainera, taldean oso giro ona zegoen. Horri esker, azkar desagertu ziren dantzan jarraitzeko nituen zalantza guztiak.

Lotsati itxura daukazu, baina tarteka sekulakoak botatzen omen dituzu …

Taldean hasi zinenetik materialaren sailean aritu zara. Trebea zara berez edo halakoak ere ikasi egiten dira?

Bai, onartu beharra daukat oso itxia naizela eta asko kostatzen zaidala irekitzea, baina behin konfiantza lortzen dudanean ingurukoak alaitzea gustatzen zait tontakeriak eginez eta ezagutu berri ditudan xelebrekeriak elkarbanatuz. Horren ondorio dira Iñigo Azkue eta bion arteko hizketaldi “sakonak” jajajajajajaj Norbaitek entzungo baligu…

Bai, bueno… Trebea baino gehiago saiatua jajajaj Nire kasuan behintzat, taldekideengandik ikasiz lortu nuen nolabaiteko trebetasuna. Hala ere, asko daukat ikasteko oraindik.

Kontaiguzu Kaxarrankarekin duzun harreman berezi hori, mesedez.

Kaxarranka eta nire arteko maitasuna ez da edonolakoa. Ikusi nuen lehenengo unetik jakin nuen berarekin igaroko nituela nire bizitzako ondorengo urteak. Asko maite ditut sorbaldan egiten dizkidan laztantxo horiek eta batez ere, bizkarrean uzten dizkidan kontrakturak… Jajajaj

Zuen adineko asko zaudete orain taldean, alde handiak ere badaude. Zer ematen dio taldeari adin desberdintasun horrek?

Ez denbora luzean behintzat. Taldea pixkanaka handitzen ari da eta gainera, gazte asko ditugu ikastaroetan, urtetik urtera gehiago. Sekulako harrobia dugula esango nuke. Horretaz gain, ondo antolaturiko taldea gara eta taldekideen arteko giro ona nabaria da. Horrela jarraituz gero, zaila ikusten dut garai txarren itzulera.

Anekdotak, jakinduria, esperientzia, xelebrekeriak… Gauza asko ematen dizkio adin aniztasunak taldeari. Eta guzti honek, asko laguntzen du taldeko dinamika hobetzen.

Garai onak ezagutu dizkiozu Udaberriri. Txarrik bueltatuko dela iruditzen zaizu?

Laster dator 60. urteurrena. Zer pentsatua ematen du hainbeste urteko historia duen talde batean egoteak?

Bai, egia esan inpresio handia ematen du. Ez baita erraza talde bat 60 urte aktibo mantentzea, meritu handiko gauza bat dela uste dut. Pasa diren 60 urte hauetan anekdota eta istorio ugari egon direla ziur naiz, liburu bat egiteko adina. Hala ere, bere momentu txarrak ere izango zituzten aurreko belaunaldiek, baina hemen jarraitzen du taldeak, gogotsu eta indartsu. Beraz, beste belaunaldietatik zer ikasia badugula uste dut, izan ere, beraiek bezala guk ere izango ditugu momentu txarrak (nahiz eta aurreko galderan zaila ikusten dudala esan, ez bainaiz etorkizun iragarlea jajaja), beraz, prest egon behar dugu momentu txarrei aurre egiteko.

Bukatzeko, dagoeneko klasiko bihurtu den galdera: anekdota bat kontatu beharko diguzu.

Ba gogoan dut Hungariara joan gineneko anekdota bat. Tolosara bueltan ginela, Italiako igerileku batean geratu ginen bainu bat hartzeko. Han igaro genuen arratsalde osoa eta autobusera joateko ordua iritsi zen. Aldageletara sartu ginen eta dutxara sartzera nindoala, taldekide batzuk barrezka hasi ziren niri begira zeudela. Ez nuen ulertzen zer ari zen gertatzen. Azkenean jabetu nintzen zer gertatzen zen, eguzkitako betaurrekoak buruan nituela sartu nintzen dutxara! Jajajaja

bottom of page