ezagutu ezazu hobeto...
Miren Nazabal

Kaixo! Miren Nazabal Urruzola naiz, 17 urteko tolosarra. Batxilergoko bigarren mailako ikaslea naiz, eta gizarte zientzietako batxilergoa egiten ari naiz Tolosako Laskorain Ikastolan. Euskal dantza, dantza klasikoa, musika entzutea eta lagunekin egotea dira besteak beste nire zaletasunak.
Noiz hasi zen zure harremana Udaberri dantza taldearekin?
Bost bat urterekin hasi nintzen Udaberriko haurren ikastaroetan nire lehen dantza pausoak ikasten, gaur, nire taldekide diren Itzea eta Garazi irakasle nituela. Hala ere, aipatu behar dut Udaberrirekin harremana jaio orduko izan dudala, gurasoak ere bertako dantzari izan baitziren.
Zuk ere odolean daramazu idatzia Udaberri izena...
Arestian aipatu bezala, gurasoez gain, osaba-izebak ere ibili ziren taldean. Eta are gehiago, gure aitona den Ramon Urruzola taldeko lehenengotako txistularia izan baitzen. Bestalde, egun, anaia dudan Xanti ere taldean dabilkit.
Helduen taldean sartzeak zer inpresio eman zizun?
Hasiera ez zen erraza izan, taldekide gehienekin ez nuen harreman esturik, entseguak gogorrak ziren... Hala ere, taldeko giroa ezinhobea zen eta taldera sartu bezain laster, Valladolidera eta Hungariara egin genituen bidaiak, taldean erabat integratzeko giltza izan ziren.
Zuri ere galdera behartua: plaza eta dantza kuttunik?
Oraindik dantzatu ez duzun zein tokitan dantzatuko zenuke gustura?
Tolosarra naizen aldetik, San Joan bezperan Tolosako Santa Mari plazan egin ohi dugun emanaldia aipatuko nuke, oso emanaldi hunkigarri eta berezia izaten baita. Dantza kuttunenari dagokionez, ez nuke dantza bat aukeratzen jakingo, Larrain dantza, Eltziegoko dantzak eta Gipuzkoako dantzak oso atsegin ditut, besteak beste.
Zure afizioa hankak astintzea eta mugitzea dela argi dago...
Egunen batean, San Juan egunean Tolosako Zumardi handian egiten den soka dantzan Bordon dantzariz jantzita dantzatzea gustatuko litzaidake.
Txiki-txikitatik hasita oso gustuko izan ditut euskal dantza zein dantza klasikoa, beraz, dantza nire "pasioa" dela esan daiteke...jejeje.