top of page

ezagutu ezazu hobeto...

Julen Telleria Lopetegi. 1990eko irailean jaioa. Bi anaitan zaharrena. Behin aitak esan zion perkusioa ikasi beharko lukeela, eta asmatu. Ikus-entzunezko Komunikazioko klaseetara joaten zen EHUko Leioako kanpusean, eta lizentziatu titulua eman zioten. Harrezkero farandulan egiten du lan. Bera ezagutuz gero, ez da harritzekoa. Zortzi urterekin sartu zen lehen aldiz Udaberrin, dantza ikastera. Saiakera frustratua, bistan da. Bigarrenean, ordea, lortu zuen taldera egitea, musikari moduan. Beno... bai? Irakurri eta esango diguzu.

Julen Telleria

Halabeharrez. Garai hartan bidaia baterako taldeak tanborra joko zuen norbait behar, eta merkeena ni nintzenez, neroni fitxatu ninduen Udaberrik. Bide batez esanda, txarangero, musikari eta abar luze horren gainetik badago figura jainkotiar bat, eta hori perkusio-jolearena da. Ingurura begiratu eta beti izango da perkusio-jole bat saltsan sartuta. Suertea galanta gurea. Eta bestela ere saltsa soberan gustatzen zaigunez, bost urterako kontratua sinatu nuen boteprontoan. Portzierto, ni oso oso gustora fitxaketarekin, e!

Nolatan sartu zen txarangero ofizial bat, udaberri bezalako talde batetan?

Irurarra, Tolosarra, Belauntzarra, Iurretarra… nongotarra zaitugu bihotzez eta nongotarra odolez?

Egia esatea nahi baduzu, komeni zaidan lekukoa. Iruran jaio nintzen (festetan) eta urtebetera Tolosara etorri nintzen. Harrezkero Iurre auzoan bizi naiz. Ama Belauntzakoa. Aita erdi leitzarra. Horregatik, non eta norekin eta zein egoeratan nagoen, leku bat edo beste aldarrikatzen dut nire aberri. Batez ere, zirikatzeko helburuarekin. Baina abesti hark dioen bezala, “Euskalduna naiz eta harro nago!”. Hori bai, aupa Tolosa, aupa Irura, aupa Belauntza, aupa Leitza eta orain aupa Oriyo ere bai!

Musikari bezala hasi zinen taldean, baina dantzan ere trebatu omen zara ezta?

Ez naiz sekula musikari trebea izan eta dantzan inkluso baldar xamarra naizela esango nuke, beraz, nik ez nuke esango ezertan trebatu naizenik. Lardaxkan akaso, horretan bai. Aldamenekoa ikusi zeinen ondo pasatzen ari den dantzan, eta nik ere imitatu, edo saiatu behintzat. Senzilloak nahikoa ondo ateratzen zaizkit, hori egia da. Eta Txakarrankua ere beti eramango dut bihotzean, noski. Vallejorekin batera Udaberriko nire deskubrimentua izan da.

Taldean gu bezelako taldekide jatorrez gain, oriyotar batekin ere topo egin zenuen, Udaberri agentzia matrimoniala dela baieztatzen du honek?

Asko estimatzen dudan pertsona batek askotan aipatzen du “Udaberriko perfila”. Perfil hori badaukazu edo ez daukazu. Eta behin taldean sartuta zure perfileko jende asko topatuko duzu, zure antzerako gustoak, pentsamoldeak eta taberna faboritoak dauzkana. Horregatik, normala da amoriyo kontuak ere sortzea, perfil antzekoak izateagatik. Lehen esan bezala, aupa Oriyo berriz ere!

Sekta bat garela diote askok, zein da zure iritzia honen inguruan?

Ba hala esaten badute, ados. Euskaldunak oso sektazaleak gara, eta edozein lekutatik ateratzen dugu bat. Kuadrila izango da ziurrenik sendoena, baina gero hortxe daude ekipokoak, spininekoak, klasekideak, klasekide oihak, lehengusuak… Nire ustez, zenbat eta sekta gehiagotako kide izan, maniobrarako ere aukera gehiago daukazu (juerga egiteko, alegia), eta hori beti izaten da lagungarri. Beraz, asko pozten naiz Udaberriko sektakide izan naizelako.

Egia esanda, anekdotarik handiena Udaberriko nire ibilbidea bera izango da ziurrenik. Danborra jotzeko sartu nintzen taldera, eta pentsatzen jarrita, danborrarekin ez nituen hamar saio baino gehiago egingo denera. Bost urtetan. Zertan aritu naiz ni? Zer egin dut nik hemen denbora honetan guztian? Norbaitek esan diezadala mesedez, ze a zer nolako bajoia bestela (honetaz oraintxe bertan konturatu naiz)!

Entsaio, bilera eta juerga tarte hauetan guztietan anekdota ugari izango dituzu, kontaiguzu baten bat.

Derrigortuta nago ondorengo galdera egitera, nolako kuadrilla iruditzen zaizu Udaberri, lehiatzeko modukoa? Eta zein da zure ustez gutarrik jatorrena?

Galdera zaila txarangero ofizial oso xume batek erantzuteko. Hori esan dezala Udaberri Buru Batzarrak. Niri balio dit kuadrila honek, eta hori da inportantea. Jende jator asko dago, baina alu galantak ere bai nigandik hasita!

Zer eman dizu udaberrik, urte hauek guztietan?

Jo. Hau ere erantzun egin behar da? Ba batez ere jendea. Bueno, lehen jendea zena eta orain lagunak bihurtu direnak. Lagun onak denak, oso onak asko. Eta tartean zerbait gehiago ere bai. Hori batetik, eta bestetik esperientzia mordo bat bizitzeko aukera. Bazter asko ezagutzekoa. Baina bazterrak bazterrean geratzen dira eta esperientziak pasa. Geratzen direnak, lagunak.

Taldea uztera zoazen honetan, taldeari eta taldekideei hitz batzuk eskeintzeko eskatuko dizut.

Hau ia ez, hau ia gehiegitxo litzateke. Hurrengo afaria antolatzen duzuenean ni ere gonbidatu mesedez, eta aurrez aurre esango dizkizuet hitz horiek zuei denei. Baina lerro hauek aprobetxatuta eskerrik asko esan nahiko nuke. Eskerrik asko behin nirekin gogoratu eta sektara gonbidatzeagatik, eta eskerrik asko urte hauetan nire kaskailukeriak agoantatzeagatik. Eskerrik asko, denei. Hemendik aurrerakoak, mahaiaren bueltan. Aupa zuek! Posiciones!

  • Wix Facebook page
  • c-flickr
  • c-vimeo
  • c-tbird
bottom of page